Lege Oharra

Datuen Babesa

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren arabera (15/1999 LO, abenduaren 13koa), “pertsona fisiko identifikatu edo identifikagarriei dagokien informazio oro” jotzen da datu pertsonaltzat.

Zentzu horretan, gure webguneko harremanetarako formularioan jasotako gutxieneko datuak baino ez ditu gordeko Kabia Elkarteak. Izena eta helbide elektronikoa izango dira eskatuko zaizkizuen gutxieneko datu horiek.

Indarrean dauden lege eta arauei jarraiki, gure esku dauden datu pertsonalak behar bezala zaintzeko beharrezko segurtasun-maila ziurtatzeko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu Kabia Elkarteak.

Legeari jarraiki, erabiltzaileek eskubidea dute beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo datuok tratatzearen aurka egiteko. Eskubide hori pertsonalki eta zuzenean gauzatu dezakete, webgunetik bertatik eskuratu baititzake datuok, nahi bezala aldatu eta ezabatzeko. Idatziz ere egin dezakete, aurrerago ageri den Datuak babesteko klausulan zehaztutako helbidera jota.

Konfidentzialtasun Politika

Konfidentzialtasun-politika bat diseinatu dugu eta hura garatzeko beharrezko bitarteko eta prozedurak finkatu ditugu.

Zure datuen tratamenduari edo konfidentzialtasunari buruz zalantzarik baduzu, nahiz, legez dagokizun moduan, zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu edo datuok tratatzearen aurka egiteko eskubidea gauzatu nahi baduzu, hona jo behar duzu: info@superhache.com

Datuak babesteko Klausula

Erabiltzailea pertsona fisikoa bada, jakin beza harremanetarako formularioan emandako datu pertsonal guztiak Kabia Elkartearen datu pertsonaletarako fitxategi batean jasoko direla.

Kabia Elkarteak ez ditu datuok beste inoren esku utziko.

Erabiltzaileari jakinarazten zaio eskubidea duela bere datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu edo datuok tratatzearen aurka egiteko, legeak finkatutako baldintzetan, eta eskubide horiek gauzatzeko gutun bat bidali beharko duela, NANen kopia erantsita, helbide honetara: Bezeroen Zerbitzua, Kabia Elkartea – Ronda zentroa – 19. lokala – 2001 Donostia (Gipuzkoa).

Edukiei buruzko Eskubideak

Orrialde hauen eta bertako edukien berrerabilpena zilegi da eta dohainik, baldintza hauek betetzekotan:

  • Helburu komertzialik gabeko erabilpena.
  • Informazioa lortzea denean erabilpenaren helburua.
  • Dokumentu baten edo zati baten edozein kopiak egilearen izena azaldu beharko du, botika.tv edo SuperH-rena.