Tumore pediatriko arraroen karakterizazio molekularra

Idoia Garciak zuzendutako ikerketa / Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua

Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua

“Tumore pediatriko arraroen karakterizazio molekularra” proiektua garatzen ari dira Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuan.

  • “Tumore pediatriko arraroen karakterizazio molekularra” proiektua garatzen ari dira Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuan. Belaunaldi berriko sekuentziazioaren (NGS) teknikaren bidez 50 generen (gene tumore-ezabatzaileak edo onkogeneak) 2.800 mutazio ari dira analizatzen Donostiako Ospitalean.

    Proiektu honetan, haurren minbiziaren kasu arraroetan ematen diren mutazio horien presentzia edo ausentzia identifikatu eta zehaztu nahi da, pazienteen diagnostikoa hobetu ahal izateko sailkapen azkarrago eta zehatzago baten bidez. Gainera, bildutako informazioarekin tratamendu terapeutiko onena topatzen lagundu nahi dute.

  • Tumores Pedriáticos raros

  • Biodonostia Osasun Ikerketa Insitutuak pazienteari bideratutako traslazio ikerketa lehenesten du, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Gipuzkoako ikerketa oro babesten du, eta herritarren osasuna hobetu nahi du bere elkarlaneko egitura multi-instituzional eta interdisziplinarraren bidez.

  • Ikerketa 7 gai ezberdinetan dago antolatua, eta guztira, 300 ikertzaile inguru biltzen ditu 25 taldetan. Aurrerapen zientifikoak bultzatzeko asmoz, Biodonostia OII-ak gainerako institutuetatik bereizten duen egitura berezi bat izatea lortu du, izan ere, Gipuzkoako agente teknologiko garrantzitsuenak barneratzea lortu du.