Zer da SuperH

Superheroia

“Super H” superheroi bat da, eta xede nagusi bat lortzeko sortu zen: batetik, gaitz arraro eta onkologikoen ikerketan laguntzea (Largenhans-en zeluen histiozitosiaren ikerketan, bereziki) eta, bestetik, haur onkologikoari edo gaitz larria duenari eta bere familiari laguntzea.

SuperH-k hainbat helburu ditu; hala nola

    • Gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea gaitza diagnostikatzen den momentutik gaixoek izaten dituzten beharrez.
    • Gaitz larria edo onkologikoa duten haurrei eta haien familiei laguntzea gaitzaren prozesuan eta ondoren.
    • Gaitz onkologikoen eta, bereziki, haurren minbiziaren jatorriari eta tratamenduari buruzko ikerketa-proiektuak babestea, eta alor horretako ikerlarien eta langile espezializatuen formakuntza hobetzea eta finantziatzea.
    • Ikerketan laguntzea eta gaitz minoritarioen ( “gaitz arraro” izenez ere ezagunak direnak) errealitatea jendartera iristea eta ingurua sentsibilizatzea.
    • Laguntza behar duten kolektibo edo pertsonekin elkarlanean aritzea eta laguntza eskaintzea, justifikatua dagoenean.
  • SuperH500x500