Elkartea

SuperH, Superheroia

Super H

SuperH, gaitz larria edo onkologikoa duten umeentzako eta ikerkuntzarako laguntza elkartea izenarekin sortu da SuperH, irabazi-asmorik gabeko elkartea, eta honako lege hauek arautzen dute: 1/2002 Lege Organikoak, martxoaren 22koak, Elkartzeko Eskubidea Arautzekoak, eta 7/2007 Legeak, ekainaren 22koak, Euskadiko Elkarteei buruzkoak, Eusko Legebiltzarrak onartua, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuko 9 eta 10.13 artikuluetan ezartzen denaren arabera.

  • Zer da SuperH


    “SuperH” superheroi bat da, eta xede nagusi bat lortzeko sortu zen: batetik, gaitz arraro eta onkologikoen ikerketan laguntzea (Largenhans-en zeluen histiozitosiaren ikerketan, bereziki) eta, bestetik, haur onkologikoari edo gaitz larria duenari eta bere familiari laguntzea.

    Gehiago irakurri
  • Zer da Gaitz Arraro bat?


    Gaitz arraro bat jendartean oso gutxitan agertzen den gaitza da. Arraro gisa izendatuak izateko, gaitz bakoitzak pertsona kopuru jakin bati eragin behar dio soilik; 10.000 biztanletik 5 pertsona baino gutxiagori, hain zuzen.

    Gehiago irakurri