Cookie-ei buruzko informazio gehiago

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu-fitxategi txiki batzuk dira, kalterik egiten ez dutenak, eta webgune bat bisitatzen duzun ia kasu guztietan zure nabigatzailean gordetzen direnak. Webgune horretara itzultzen zarenean zutaz gogoratu ahal izatea da cookie-en eginkizuna. Jende askok ez badaki ere, duela hogei urte erabiltzen dira cookie-ak, World Wide Web-erako lehen nabigatzaileak sortu zirenetik, alegia.

Zer ez dira cookie-ak?

Ez dira ez birusak, ez troiarrak, ez zizareak, ez spam-a, ez spyware-a, eta ez dute pop-up leihorik zabaltzen.

Zer informazio biltzen duten cookie-ek?

Cookie-ek ez dute gordetzen zure kreditu-txartelaren zenbaki edo banku-daturik, argazkirik, NANik, informazio pertsonalik, etab. Datu teknikoak baino ez dituzte gordetzen: zure lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, etab.

Web-zerbitzariak lotura ez du zurekin egiten, pertsona gisa, zure web-nabigatzailearekin baizik. Izan ere, normalean Internet Explorer erabiltzen baduzu eta webgune berean Firefox-etik edo Chrome-tik sartzen saiatzen bazara, ikusiko duzu webgunea ez dela konturatzen pertsona bera zarela, zure nabigatzailearekin egiten baitu lotura, ez zurekin.

Zer-nolako cookie-ak daude?

  • Cookie teknikoak: oinarri-oinarrizko cookie-ak dira. Nabigatzen ari dena pertsona bat edo aplikazio automatizatu bat ote den eta erabiltzaile anonimo bat edo erregistratutako bat ote den jakiteko aukera ematen dute, biak ala biak oinarrizko eginkizunak edozein webgune dinamikorako.
  • Analisirako cookie-ak: egiten ari zaren nabigazio motari buruzko informazioa biltzen dute, zein atal erabiltzen duzun gehien, zer produktu kontsultatzen duzun, zer ordu-tartetan, zer hizkuntzatan…
  • Publizitaterako cookie-ak: publizitate egokitua erakusten dute, hainbat daturen arabera: zure nabigazio mota, herrialdea, hizkuntza…

Zer dira cookie propioak eta besterenak?

Cookie propioak dira bisitatzen ari zaren webguneak sortutakoak eta besterenak, berriz, kanpoko hornitzaile edo zerbitzuek —Facebook-ek, Twitter-ek, Google-k eta— sortutakoak.

Zer gertatzen da cookie-ak desgaituz gero?

Adibide batzuk emango dizkizugu cookie-ak desgaitzearen ondorioak azaltzeko:

  • Ezingo duzu edukirik partekatu Facebook, Twitter eta beste edozein sare sozialetan.
  • Webguneak ezin izango ditu edukiak zure lehentasunetara egokitu, online-dendetan egiten den moduan.
  • Ezin izango zara sartu webguneko esparru pertsonalean, Nire kontua-n, Nire profila-n edo Nire eskaerak-en, adibidez.
  • Online-dendak: ezin izango duzu erosketarik egin online, baizik eta telefonoz edo, baldin badute, denda fisikora joanez.
  • Ezin izango dituzu zure lehenespen geografikoak pertsonalizatu, hala nola ordu-tartea, dirua edo hizkuntza.
  • Webguneak ezin izango du bere bisitariei eta webgunearen trafikoari buruzko web-analisirik egin, eta horrek zaildu egingo dio lehiakor izatea.
  • Ezin izango duzu blogean idatzi, argazkirik igo, iruzkinik argitaratu, edukiak baloratu edo puntuatu. Webguneak ezin izango du jakin pertsona bat zaren edo spam-a argitaratzen duen aplikazio automatizatu bat.
  • Ezin izango zaizu publizitate sektorizaturik erakutsi, eta horrek gutxitu egingo du webguneak publizitateagatik irabazten duena.
  • Sare sozial guztiek cookie-ak erabiltzen dituzte, desgaituz gero ezin izango duzu batere sare sozialik erabili.

Ezabatu daitezke cookie-ak?

Bai. Ezabatu, eta blokeatu ere bai, bai modu orokorrean, bai domeinu jakin baterako.

Webgune bateko cookie-ak ezabatzeko zure nabigatzailearen konfiguraziora jo behar duzu. Han dagokion domeinuari lotutako cookie-ak bilatu, eta ezabatu egin ditzakezu.

Chrome nabigatzailean cookie-etara nola iritsi azalduko dizugu jarraian (nabigatzailearen bertsioaren arabera beste batzuk izan litezke jarraitu beharreko urratsak):

  1. Zoaz Konfiguraziora edo Lehenespenetara, Artxiboa menuaren bidez edo goian eskuinean agertzen den pertsonalizazio-ikonoan sakatuz.
  2. Agertzen diren atalen artean, aukeratu Erakutsi aukera aurreratuak.
  3. Zoaz Pribatutasuna, Edukiaren konfiguraziora.
  4. Aukeratu Cookie guztiak eta guneen datuak.
  5. Zerrenda bat agertuko zaizu cookie guztiekin, domeinuka antolatuta. Domeinu jakin bateko cookie-ak errazago aurkitzeko, helbide osoa edo puska bat sartu dezakezu Bilatu cookie-ak eremuan.
  6. Iragazki hori aplikatuta, lerro bat edo batzuk agertuko dira pantailan, eskatutako webgunearekin. Webgunea aukeratu eta X sakatu besterik ez duzu egin behar, hura ezabatzeko.

Internet Explorer nabigatzailean cookie-en konfiguraziora joateko, honako urrats hauek jarraitu behar dituzu (nabigatzailearen bertsioaren arabera beste batzuk izan litezke jarraitu beharreko urratsak):

  1. Zoaz, Tresnak, Internet aukerak-era.
  2. Sakatu Pribatutasuna.
  3. Nahi duzun pribatutasun-maila aukeratu.

Firefox nabigatzailean cookie-en konfiguraziora joateko, honako urrats hauek jarraitu behar dituzu (nabigatzailearen bertsioaren arabera beste batzuk izan litezke jarraitu beharreko urratsak):

  1. Zoaz Aukerak-era edo Lehenespenak-era, sistema eragilearen arabera.
  2. Sakatu Pribatutasuna.
  3. Historia-n aukeratu Konfigurazio pertsonalizatua erabili historian.
  4. Cookie-ak onartu aukera agertuko zaizu, eta aukera hori gaitu edo desgaitu ahal izango duzu.

Safari OSX-erako nabigatzailean cookie-en konfiguraziora joateko, honako urrats hauek jarraitu behar dituzu (nabigatzailearen bertsioaren arabera beste batzuk izan litezke jarraitu beharreko urratsak):

  1. Zoaz Lehenespenak-era, eta hortik Pribatutasuna-ra.
  2. Cookie-ak blokeatu aukera agertuko zaizu bertan, zer-nolako blokeoa egin dezakezun doitzeko..

Safari iOS-erako nabigatzailean cookie-en konfiguraziora joateko, honako urrats hauek jarraitu behar dituzu (nabigatzailearen bertsioaren arabera beste batzuk izan litezke jarraitu beharreko urratsak):

  1. Zoaz Doikuntzak-era, gero Safari-ra.
  2. Zoaz Pribatutasuna eta segurtasuna-ra, eta Cookie-ak blokeatu aukera agertuko zaizu bertan, zer-nolako blokeoa egin dezakezun doitzeko.

Android gailuetarako nabigatzailean cookie-en konfiguraziora joateko, honako urrats hauek jarraitu behar dituzu (nabigatzailearen bertsioaren arabera beste batzuk izan litezke jarraitu beharreko urratsak):

  1. Exekutatu nabigatzailea eta sakatu Menua tekla, eta gero Doikuntzak.
  2. Zoaz Segurtasuna eta pribatutasuna-ra. Cookie-ak onartu aukera aurkituko duzu han, laukia gaitu edo ezgaitzeko.

Windows Phone gailuetarako nabigatzailean cookie-en konfiguraziora joateko, honako urrats hauek jarraitu behar dituzu (nabigatzailearen bertsioaren arabera beste batzuk izan litezke jarraitu beharreko urratsak):

  1. Ireki Internet Explorer, gero Gehiago, gero Konfigurazioa.
  2. Bertan Cookie-ak onartu laukia gaitu edo desgaitu dezakezu.